BESTELAKO ESKOLA EREDU BAT POSIBLE DA
BESTELAKO ESKOLA EREDU BAT POSIBLE DA: Bizilore, eskola
komunitate berri baten lehen urratsa
Bizilore
eskola komunitate berri baten lehen urratsa testua, eskola eredu berri
baten filosofiari jarraitzen dio. Honen emaitza nagusiak ikaskuntza indibidualizatua,
globalizatua eta bizipenei eta emozioak, eta, eskola eta familiaren arteko
elkarlana kontaktua jorratzen ditu. Testuan irakurri dugun moduan, hezkuntzaren
eredu tradizionaletik urruntzen da eta umeari garrantzi osoa eta bere
garapenaren errespetu osoan oinarritzen da. Azken urteotan, bizitzako hainbat arlotan
edo alderdietan aldaketa handiak daude behin eta berriz, baina hezkuntza arloan,
azken urteotan, ez da ia aldaketa handirik nabaritu, horregatik testu honen
filosofia berria aztertuko dugu.
Testuan
alderdi asko jorratzen direnez, horietako batzuk aukeratu ditut jorratzeko eta
haien inguruan hausnarketa egiteko. Honako hauek iruditu zaizkit
interesgarrienak eta nabarmentzekoak: jolas libreari emandako garrantzia,
naturarekin ezarritako erlazioa eta eskola eta familia arteko elkarlana.
Horretaz gain, azkeneko atalean tertulia honen inguruan nire hausnarketa eta
iritzi pertsonala egitea erabaki dut.
Bestelako
eskola eredu bat posible da: Bizilore, eskola komunitate berri baten lehen
urratsak” testua Ane Aranburu (Haur Hezkuntzan graduatua), Alaitz Tresserras
(Didaktika eta Eskola Antolakuntza), Rakel Gamito (Didaktika eta Eskola
Antolakuntza) eta Ainhoa Gomez (Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpidearen
Didaktika) idatzi zuten, Tantak: Euskal Herriko Unibertsitateko hezkuntza
aldizkarian, 2018ko ekainaren 6an. Ikerlan honetan eredu berri baten filosofia
eta hura egiteko funtsezko elementu metodologikoak aztertu dira.
Jolas librea ez da asmakizun berria, gizakia gizaki denetik
jolasten da. Berezkoa eta beharrezkoa dugun zerbait da jolasa. Testuan beste
metodologia askotan ikus dezakegun bezala, jolas libreari garrantzi handia
ematen diote, eta honek, ahalbidetzen du ume bakoitzaren ikaskuntza prozesu indibidualizatuago
bat egitea. Haurrak klasean sartu bezain laster, haurrak nahi duen eremura
joateko aukera du, horren bere garapen kognitibo eta sentsoriomotorrean aurrerapenak
ikusteko aparteko aukera da. Honekin bat, irakaslearen behaketa lana dago, eta haurra
jolas edo ekintza aukeratzen dituena dela ikusi dezakegu, une oro.
Jolas/metodologia honetan, kontuan hartzen da, umeen
laguntza behar duten momentuak. Laguntza
gutxieneko momentuan eskaini beharrean, itxaroten dute irakasleak, haiek beste baliabide
ezberdin bat bilatu arte. Momentuan helduak beti erantzun bat ematen badiegu,
ez dute inoiz haiek inoren laguntzarik gabe gauzak ikasten egingo. Behaketa
lana ondo egiten bada, haien ikaskuntza
prozesua askoz handiagoa izango da eta bakoitza bere buruaren jabe eta arduradun
izango da askoz lehenago. Testuan esaten dute moduan, “bidelagunek prozesuan
lagunduz gero, haurrak denbora gutxiago beharko luke bere helburua lortzeko”, haurra
bere ahaleginen ondorioz poztasun handia jasoko du ondoren.
Eskola barruan, espazio ezberdinetan banatu egiten dituzte,
ala nola, harrera gunea, mugimendu gunea, eraikuntza txokoa, arte gunea, Montessori
gunea, sukalde eta jangela eta natur
baliabideen eremua.
ü Harrera gunea: Momentu garrantzitsua, gurasoen eta
irakasleen arteko elkar ezagutzak elkarganatzen dituzte momentu horietan. Umeak
une honetan erabakitzen dute, zein txokora abiatu sarrera momentuan aurkitzen diren
bezala.
ü Mugimendu gunea eta eraikuntza txokoa: Txoko honetan, umeak desfasatzeko,
korrika egiteko eta disfrutatzeko momentu ikaragarria da. Hainbat eraikuntza
dituzte, sormena lantzeko eta haien artean konpartitzen ikasteko, bestetik, mugimendua
lantzeko leku zabal eta handi bat dute.
ü Arte gunea: eskulanak egiteko eremu zabala dute. Mahaiak
eta pinturak dituzte, batzuetan ekintza gidatuak dituzte eta beste batzuetan
libre jokatzeko ekintza izango dituzte.
ü Montessori gunea: Bizitza
praktikoko eta egurrezko material sentsorialez osatuta dago. Materialak funtzio
autozuzentzailea du eta haurren neurrira egokitua dago. Haurrek haien gaitasunak
treba dezaten.
ü Sukaldea eta jangela: Leku garrantzitsua da, haien jateko
momentua oso garrantzitsua da. Haurrek autonomiaz jokatzeko momentua da, askatasunez
elikatzeko aukera dute. Manipulazioaren bitartez asko ikasten dute ere.
ü Natur baliabideen eremua: Kanpo espazioarekin kontaktu zuzena dute.
Lurraren ekosistema desberdinak esperientziaren bidez ezagutzeko
prestatutako eremua da eta, horretarako, haurrek era askotako material natural
eta objektuak dituzte eskura: adibidez hondarra, belarra, lurra ura, etab.
Kanpoko
espazioa, metodologia honetan garrantzi handi du. Gune girotua eta espazioaren
ordena orokorrari eusten diote. Hemen, haurrek, libre jolasteko beste eremu eta
aukera bat dute. Bizitzan ikusten dituzten gauzak praktikan jartzeko aukera handia
dute, azkenean haiek egunerokotasunean ikusten dituzte ekintzak imitatze dituzte
aukera dituztenean.
Eskola
eta familiaren arteko elkarlana, eskola batzuetan ez diote garrantzi handirik
ematen, umeak lasai eta segur sentitzeko bere erreferentziazko pertsonak, ama,
aita, aiton-amonak edo dana dalakoa, konfiantzaz uzten dituztela eskolan
ikusten badute, haientzat harrera prozesu hori askoz azkarrago egingo da. Irakasle eta gurasoen
arteko erlazio horretan, informazioaren elkar trukatze handi bat egoten da, bai
sarreretan, bai irteera momentuetan. Momentu hauetan, umearen egoeraren
informazioa trukatzen da haien artean.
HAUSNARKETA ETA ONDORIOA
Laburbilduz,
testu hau eskola eredu berri bat proposatzen du eta, nire ustez, oso eredu ona
da. Umeen askatasuna, ikasteko modurik onena iruditzen zait. Bakoitzak,
bere momentua eta denbora behar du, bere hezkuntza ikasketa prozesuan aurrerapenak
egiteko.
Gaur egun gizarteak eta oro har munduak bizi dituen arazo
larrien aurrean, pertsonen arteko erlazioak beste modu batera eraikitzeko
bideak jorratzen dituzten ekimenak sortzen ari dira, Rebeca Wild (2007)
pedagogoak aipatzen duen bezala. Kalean ikusten ditugun ekintzak eta jokaerak,
gure pertsonalitatea eraikitzera laguntzen digu. Aurretik ikusi ditugun aipu
guztiek bezala, bakoitzak bere bizipenengatik bere pentsaera eta jokaera
eraikitzen du pixkanaka.
Comentarios
Publicar un comentario