KONFIDANTZAREN PEDAGOGIA
KONFIDANTZAREN PEDAGOGIA ARIZMENDI IKASTOLA, irakaslearen eginkizun eta
lanak aztertzen ...
Arizmendi Ikastolako bideoa
arretaz ikusi ostean, konfiantzaren pedagogiaren proiektu izugarriaren
funtzionamendua nolakoa den ikusi dut, eta ikastola honetan aurrera ematen den
pedagogia da hau. Pedagogia hau aurrera ateratzeko, atzetik lan handia dagoela
ikusi dezakegu eta honek ageriko emaitzak ematen ditu, batzuk denbora motzean
eta beste batzuk denbora luzean. Arreta handia deitu didan ezaugarri
esanguratsuenetako bat, bai gurasoen bai irakasleen arteko elkarlana izan da,
eta haurrak beren garapenean aurrera egin dezala ahalbidetuko du. Pedagogia
honetan, ikusgarria da, haurra erdigunea dela eta bere erritmoa eta ikaskuntza
errespetatzeari garrantzi handia ematen diote, aurrerago hobeto azalduko dudan
moduan.
Bide honetan, edo proiektu
honetan hobeto esanda, pertsona askoren artean osatuta dago, eta guztion esku
hartzea garrantzi du, haien artean Arizmendi Ikastolako irakasleak, zuzendaria
eta Ikastolara doazen umeen gurasoak. Bideoan azaldutako gai ezberdinei buruz
hitz egingo dut, hausnarketaren atal ezberdinetan azalduko dut bakoitza.

Garai hartan ez zegoen oinarri
pedagogikorik eskolan bertan, hau da gaur eguneko eskolarekiko ezberdintasun
nabarmenetako bat.
Hasieran, eskola hasi aurretik,
irakaslea familiarekin elkartu egiten da haurra aldez aurretik ezagutu dezan.
Galdera sorta batzuk egiten dizkie, adibidez, nola egiten duen lo, nola jate
duen, nola daraman pardelen aldaketak eta beste hala hainbat galderatxo. Hau
balio zaio harra ezagutzeko, bera jakin dadin ze familia mota den, zer nolako
beharrak izango dituen, bera, irakasle moduan asetzeko. Honen atzetik, gurasoek
duten konfiantza-harreman hori, irakasleak lortu behar du, haurra seguru senti
daitezen eskolan. Umeentzako, gurasoengandik banaketa harreman hori zaila
egiten zaie, pasa egiten dira egun oso pertsona berdinekin pasatzetik,
bat-batean pertsona berdinekin egotera, haien gurasoak lan egin behar dute, batzuetan galduta daude eta eskolak eta
eskolako guraso laguntzaileak lagundu egiten dituzte garai hau gainditzera eta
haiek leku berri batea daude pertsona berriekin.
Haurrek gurasoengan atxikimendu
handia dute, bate ere, oporren ostean nabari egiten den gauza da, umea
atxikimendua du ama/aitarengandik eta umea gurasoengandik aldendu egiten da,
hemen, hezitzailearen papera garrantzitsua da, haurrari konfiantza espazioa
eman behar die gea barruan berriz ondo sentitu arte.
Irakasleak badakite haurraren
seinaleak interpretatzen eta erantzuten. 0-6 hilabeteko haurrek, ezaugarri
jakin batzuk dituzte, sentsibilitate etapa emankorra dute hain zuzuen ere, oso
zaila da.
Patiora ateratzeko momentua, klasean egoeraren bezain garrantzitsua da. Hemen, umeak, airea hartzeko, beste
ume batzuekin elkartzeko eta jolasteko aukera dute, edo bakar bakarrik egoteko
momentu bezala har dezakete.
BEHAKETAREN GARRANTZIA
Umeen behaketa garrantzia handia
du, honek, ume bakoitzaren erritmoa ikusteko balio zaigu, horrela ikusiko dugu
ze mailan dagoen. Haurrak berak markatuko du hurrengo pausua emateko momentu
zehatza, adibidez, bere lehengo pausuak emateko, pardela kentzeko….
Pixkanaka haurrak, bere
autoestimua ezagutzen doaz, bidean entzun nuen esaldi batekin geratu nintzen
“si me aprecio me quiero”, honek pentsatzea ekin zidan, bakoitzak bere
autoestimua sortzen du eta bere instintua egitea adierazten diona egiteko
gogoak jarri behar dira. Batzuetan, gure adimena, oker jokatzea eragiten digu,
baina horretarako lagunak eta inguruan ditugun pertsonak egongo dira guri
animatzeko.
KONFIANTZAREN GARRANTZIA
Konfiantza eremuari garrantzi
handia eman behar diogu, eskola baten oinarria da, bai extekoengan bai eskolako
eremu eta pertsonei. Une garrantzitsu bat, umeak eskolatik jaso eta eskolan
utzi behar ditugun momentua da. Arizmendi ikastolan, gurasoek, harrera momentu
horretan, klaseraino sartzeko aukera dute, haien seme-alabekin sartzen dira eta
haiek klasean gustura egon arte geratu egiten dira. Une hau ere, irakasle-gurasoentzako
baliagarria da ere, eguneroko informazio txikia elkar banatzea onuragarria da
hurrengo orduak pasatuko dituen pertsonarentzako eta umeak zer behar duen
jakiteko edo lehenago ikusteko.
Haurra konfiantza esparruan
dagoenean, esploratzeko gogo handiagoak ditu.
TXOKOEN BANAKETA
Hasierako momentutik, Arizmendi
ikastolako proiektuan, txoko ezberdinen aukera ematen du. Ekintza honetan,
umeak momentu horretan nahi edo behar duen txokora habiatuko da. Txoko
ezberdinen artea hauek aurkitu al ditugu: puzzleak adinera egokituta, bakoitzak
uste duen adinerako; jolas sinbolikoa; antzerkia eta mozorroak; eraikuntza;
hizkuntza lantzeko jarduerak; esperimentazio txoko, etab.
Txokoen funtzionamendua berezia
da, ume bakoitzak bere txartela darama eta txoko bakoitza ume kopuru bat du.
Txokoaren arabera eta duen espazioaren arabera kopurua handiago edo txikiagoa
da, haurrak txokoen funtzionamendua ulertzen dute eta badakite txartel guztiak
badaude ezin direla geratu eta beste batera edo itxaron egin behar dutela.
Hemen, irakaslearen funtzioa, ikusezina da, haien lana behatzea eta baloratzea
da, horrela umeen aurrerapenak eta heltze-prozesuak ikusten dituzte.
Amaitzeko bi komentario hauekin
geratu nintzen; bata, eskolan etxean egiten dituzten bizipenak egiten
dituztela, hau da, txikiak handiak lagundu edo imitatu, haien artean zaindu;
bestea, haurra irakasleen gure garrantzitsuena dela da, haien beharrak asetzea
helburua da.
HAUSNARKETA + IRITZIA
Egia esanda, niri Konfiantzaren
Pedagogiaren bidea asko gustatu zait, asko ikas dut onekin eta hainbat
gauzarekin topo egin arren, beste batzuekin geratu naiz. Batez ere, familiaren eta ikastolaren artean dagoen harremana, izugarri
gustatu zait, lortu dutena eskola gurasoena zein umeena izaten da. Guztiok
atetik sartzean bere etxean daudela sentiarazten dira, bideoan aipatu duten
moduan guztion artean familia txiki osatzen dute. Holako giro ona izatea, haien
arteko harremana osasungarria izatea eragiten du, ez soilik haurrarentzako
familia hori osatzen duten guztientzat baizik.
Bestetik, gustatu zait ume
bakoitzaren erritmoa errespetatzeari ematen zaion garrantzia. Batez ere,
egokitze-garaian nabaritzen da gehien bat, azkenean, ume bakoitzak bere erritmoa
du eta beraz, ume bakoitzak erabakiko du noiz bukatzen den fase hori. Hortaz
aparte, egutegia edo urteko plana malgua dela ondorioztatu dezaket, umeek behar
dutena une oro aldaketak egiteko aukerak eskainiz.
Ondorioz, erabilitako metodologia
izugarri gustatu zait, praktikan jartzeko gogoekin geratu naiz.
APA ARAUAK
Arizmendi Ikastola. Historia. Webgune honetatik aterata: http://www.arizmendi.eus/es/ikastola/historia/
APA ARAUAK
Arizmendi Ikastola. Historia. Webgune honetatik aterata: http://www.arizmendi.eus/es/ikastola/historia/
Comentarios
Publicar un comentario