TERTULIA DIALOGIKOA: "Como en la viña del señor"


Tertulia dialogikoa: "Como en la viña del señor"

“Como en la viña del señor” izeneko tertulia dialogikoan, irakasle batek izan behar lituzkeen gaitasunei buruz hitz egiten da. Oso ondo azalduta dago “irakasle on” baten eta “hain ona ez den irakasle” batek izan beharko dituen ezaugarriak. Horretaz gain, hainbat puntu gehio lantzen ditu ere, hala nola, irakasle-ikasle arteko harremana nola bideratu, nola bideratu zereginak eta esfortzuak eta hainbat irakasleen esperientzia eta anekdotaren bat. Testu hau irakurri ostean, zer pentsatzea ustean dizu buruan, noizbaiten galdetu diozu zure buruari nola izan behar duen irakasle on batek. Nire burutik hainbat gauza pasa dira, baina inoiz ez dut erantzun zuzena aurkitu.

Xavier Besalú, Girona Unibertsitateko Pedagogia irakaslea, testu honetan, irakaslea izateko hainbat ezaugarri azaltzen ditu, pixkanaka azaltzen joango naiz, nahiz eta oso loturik egon, bananduta aztertuko ditu.

Idazleak, hasiera potentea egiten du, hainbat pertsona garrantzitsuen izendapenak egiten ditu. Adibidez, Célestine Freiner-en esalditik arreta deitu zidan zati honek pentsatzea eragin zidan, “Comprenderéis que estos niños son, en conjunto, lo que vosotros erais hace tan solo una generación, que no erais mejores que ellos, que ellos no son peores que vosotros ”. Hau, nire eskola denborari mugitu zidan, gogoratu nuen nire irakasleak klasera sartu eta “nire bizitzako klaserik txarrena zarete” esaten zutenean, bazirudien beti txarrenak izatea eramaten genuela gainean eta laguntzeko gogo gutxi zutela. Ildo honetatik jarraituz, nabarmentzen du, irakasle eta ikasleen arteko harreman-lotura hori oso garrantzitsua dela. Zaila da, baina, giro ona izateko klasean oso garrantzitsua da, irakaslea ez da inoiz bere ikasleen laguna izango, baina horrek laguntza eskaintzeari, zailtasunak gainditzeari lagunduko du.

Anna, Bet, Cati, Saida eta Tatiana irakasleak dira, haientzat zer den “irakasle on” bat izatea galdetu zieten eta erantzunaren artean iten hauek nabarmendu zituzten.
ü  Bakoitza bere buruarekiko harremana: lanpostua gustukoa izan behar da, irekita egon behar da gauza berritzeko eta kritikak hobetzeko asmoz.
ü  Ikasleekiko harremana: errespetuz eta maitasunarekin tratatu behar dira, kanpotik begiratuta, behatu behar dira haien premiak, behar dutena emateko eta haiek ahulezietan laguntza eskaintzeko haiek interesa jar dezaten.
ü  Familiekiko harremana: konfiantza transmititzen dute, aliatu bezala ikustea eta ez lehiakide bat bezala garrantzitsua da. Hau, haien arteko komunikazio on bat izatea eragiten du. Eskola kanpoko ekintzetan parte hartzera bultzatzen dute.
ü  Irakaslearen lotura eskolarekin: irakasleak proiektu baten parte sentitzen dira eta hobetzeko, haien parte hartzea osatzen laguntzen duela.

Orain bai, irakaslearen funtsari garrantzi handia ematen dio. Baina benetan badakigu zer den irakaslearen funtsa? Iris Alicia Maria, haurreskolako irakasleari egin zioten elkarrizketan  erantzun hau eman zuen: La esencia de ser docente es siempre la misma. Ser docente es ser honesto, ser apasionado, educar para la vida de verdad, no como un eslogan. Mirar a los ojos a los chicos y humanizar tu tarea a diario, no subirse a ningún pedestal. No caer en el amiguismo. Tener claro el rol.” Honekin, bakoitzak bere lanari eskaini behar diola duen guztia, batez ere amorez egiten bada askoz gehiago egingo dela denbora gutxiagoan eta dena hobeto joango da.

Puntu honetara iritsita, irakasle onak definitzen dituzten ezaugarriak eta profilak ordenatzeko garaia da. Irakaskuntzan aritzeko ere, esan beharra dago jende guztiak ez duela balio ofizio honetarako. Testuaren hitz hauek errealitatera hurbildu ninduen, “si damos por bueno que lo esencial de la docencia es la relación que se establece entre profesor y alumno, si hemos afirmado que la persona del docente es el principal recurso didáctico, la herramienta educativa más poderosa, entonces deberemos concluir que deberíamos no solo seleccionar debidamente a los candidatos, si no que también, una vez en la escuela, deberíamos cuidar de su persona, su madurez, su estabilidad, su optimismo pedagógico, su autoestima”, gehienetan ez dituzte irakasleak behar bezala zaintzen eta ez diogula behar duen garrantzia ematen. Irakasleak beti behar izango ditugun pertsonak dira, haiei gabe ez da hezkuntzarik egongo eta haurrak txiki-txikitatik erakutsi behar zaie haiek gugandik eta gu haiengandik ikasteko. Inoiz ez dakizu gauzak nolakoak diren bizi dituzun arte, nahiz eta inoiz ez diren berdin imajinatzen.

Zereginak bideratzeko premia batzuk nabarmendu egin behar dira:
ü  Irakaskuntzaren dimentsio moral eta emozionala: etengabe erabakiak hartzea, ikasle guztiei laguntza eskaini behar diogu irakasle bezala.
ü  Hezkuntza talde-lana da, exijentzia eta banakako lana eskatzen duena, baina proiektu partekatu baten parte da.
ü  Orain hezkuntza etxean ematen da, familiarekin eta eskolan, ikaskideekin eta irakasleekin.
ü  Gomendagarria da, irakaslea bere ikasleen udalerri berdinean bizitzea ona dela.
ü  Hizkuntza, ondo dakigun bezala, ezinbesteko komunikazio-tresna izateaz gain, errealitatearen eraikitzailea ere bada.
ü  Tutoretza-funtzioak, irakasleak bere ardurapean dituen ikasleei arreta pertsonalizatua emateak, ez luke izan behar zeregin gehigarri bat, zama gehigarri bat, baizik eta hezkuntza-lanaren nukleo gogorra.

Laburbilduz, irakasleak, ondo ezagutu eta aplikatu behar ditu ikaskuntzarako eta bizitzarako erabiltzen diren baliabideak eta materialak.




HAUSNARKETA + IRITZIA

Aurretik aipatu dudan bezala, testu hau irakurri ostean, irakasle on baten irudia eraikitzeko aukera izan dut, edo hobeto esanda, nire buruan sortzeko.
Testuan irakurritako gomendio eta azalpen askorekin bat nator.  Egokia iruditzen zait, momentu edo ekintza batzuei garrantzia handiagoa ematea eta “irakasle on” baten papera egitea eta horren alderdiak kontuan izatea.
Ondorioz, esan beharra daukat, “irakasle on” bat izateko, barrutik eraman behar duzula, eta dizula inork behartu behar. Azkenean, bakoitzak nahi duena izateko aukera izan beharko luke eta horrek egingo du beetako profesionalak izatea. Baina,  ikasleei entzuteko gaitasuna garatuta izatea eta haiei iristeko bideak aurkitzea ere beharrezkoa da.

APA ARAUAK
Maria, I. (2004ko, irailaren 11). La esencia de ser docente es siempre la misma. La Voz.  Honako webgune honetatik berreskuratua: https://www.lavoz.com.ar/ciudadanos/la-esencia-de-ser-docente-es-siempre-la-misma

Comentarios